Animaliek lagundutako esku hartzeak (ALE)

Zer dira animaliek lagundutako esku‑hartzeak?

ALEen helburua da erabiltzaileen osasuna eta ongizatea bultzatzea eta sustatzea, eta, horretarako, animalien laguntasuna erabiltzen da. Hobekuntzak bilatzen dira gizarte‑mailan, emozio‑mailan, eta maila kognitiboan. Gure lana psikologiaren zientziatik egiten da, eta, horregatik, Zugan Psikologian egiten den edozein esku‑hartze osasun‑arloko profesional baten eskutik doa, eta pertsona hori, aldi berean, aditua eta teknikaria da animaliek lagundutako esku‑hartzeetan.

  • Animaliek lagundutako banakako zein taldekako psikoterapia.  Umeak, nerabeak eta helduak. Psikoterapia-saioak animaliak sortzen duen motibazioaren bidez indartzen dira, erabiltzailearen
    inplikazioari lagunduz, terapeutaren eta pertsonaren arteko aliantza hobetuz, erraztaile emozional gisa.
    Jokamolde honekin, handitu egiten dira psikoterapiak dakartzan emaitza positiboak.

  • Animaliek lagundutako terapia eta jarduerak —banaka eta taldeka—. Umeak, nerabeak eta helduak. Osasun‑arloko elkarteentzat, erakundeentzat eta profesionalentzat, eta ikastetxe nahiz instituentzat.  

Animaliek lagundutako terapietan, pertsonen hobekuntza fisikoak, sozialak, emozionalak eta kognitiboak bilatzen dira, erreferentziazko profesionalarekin lankidetzan, beharrezkoa denean. Saioak erabiltzaileen kolektiboaren beharren arabera programatuko dira, helburu espezifikoak finkatuz eta emaitzak ebaluatuz.

Animaliek lagundutako jardueretan, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea bilatzen da, eta, horretarako, animaliak dakarren indartzeaz baliatzen gara, eta ez da zertan helburu terapeutikorik ezarri, ezta azken ebaluazioa egin ere.

Ekimen honek dakartzan onura ugariak kontuan hartuta, honako hauek dira terapia eta jarduerak har ditzaketen kolektiboak: Hirugarren adina; ezgaitu fisikoak, psikikoak eta intelektualak; autismo‑izaerazko nahasmendua; ADHN (arreta‑defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua), instituzioetaratutako adingabeak; jarrera‑arazoak edo gizarte‑trebetasunetan zailtasunak dituzten umeak eta nerabeak…

  • Animaliek lagundutako hezkuntza. Horren helburua da eskola‑mailan honako hauek lortzea: ikasketen aldeko motibazioa, irakurketaren hobekuntza eta ikasketetarako beharrezkoak diren gaitasunak. Animalia bertan egoteak eragiten duen indartze positiboak laguntza ematen dio ume edo nerabe desmotibatuari lan‑mota hau modu atseginagoan eta positiboagoan egiteko. Helburu espezifikoak markatzen dira, erabiltzailearen ikastetxearekin koordinatuta.