Gizartearekiko erantzukizuna

MISIOA

Zugan Psikologiaren misioa da pertsonen ongizatea sustatzea psikologiaren zientziatik. Horretarako, kalitatea, etika eta pertsonekiko konpromisoa eskaintzen ditugu, bai eta gure lana ere.

IKUSMOLDEA

Zugan Psikologiak Bizkaiko osasun‑esparruan finkatu nahi du bere lan‑eremua, psikologiaren esparruko erreferente gisa. Horretarako, zerbitzu sortzaile eta berritzaile bat du, pertsonek bizitzan zehar dituzten zailtasunak kudeatu ahal izateko behar dituzten tresnak eskuratu eta barneratu ditzaten.

BALIOAK

Zugan Psikologiak funtsezko hiru zutabetan oinarritzen ditu bere balioak:

  • Etika: Sinesten dugu pertsonenganako lan arduratsuan, konfidentzialtasuna errespetatuz, aurreiritzirik gabeko espazio batean; eta prozesuan lagunduko duen lotura bat sortzen saiatzen gara, betiere zintzotasunetik abiatuta.
  • Errespetua: Jakin badakigu gure inguruetan gizarte‑aniztasuna dagoena, eta sentiberak gara balio ezberdinekiko, ohiturekiko eta, azken batean, pertsonen bizitzaren hainbat historiekiko, errespetuz eta enpatiaz lan eginez.
  • Elkarlana:  Pertsona bere ingurumariekin lotutako gizarte‑izaki bat da, eta, horregatik uste dugu beharrezkoa dela norberaren zati diren entitate eta zirkulu sozialekin Elkarlanean aritzea. Horrela, prozesuan lagunduko duen lan orohartzaile eta kooperatiboa lortuko dugu.