Psikologia

Psikologia

  • Orientabide psikologikoa. Pertsona batzuek ez dituzte ezagutzen beren zailtasunetarako egokienak diren baliabide eta/edo tratamenduak (psikologikoak, sozialak, medikoak edo beste edozein motatakoak), eta, horrez gain, entzunda sentitu behar izaten dira, ez baitira seguru sentitzen, eta laguntza behar izaten dute; pertsona horiek dira zerbitzuaren hartzaileak. Gure kabinetean, ahaleginak egiten ditugu kasuari modu holistiko eta etikoan heltzeko.
  • Ebaluazioa eta diagnostikoa. Egoera ebaluatzen da, eta, horretarako, hainbat baliabidetan oinarritzen gara (elkarrizketak, proba psikometrikoak eta abar). Helburua da aurkitzea zein den terapiara datorren pertsonak duen arazoaren oinarria, eta, horretarako, diagnostiko psikopatologikoa egiten zaio egoerak hala eskatzen badu. Horren ostean, ondorioak aterako dira, non zehaztuko baitira bai egoera bera, bai markatutako helburuak lortzeko lan‑modua.
  • Banakako terapia (ume, gazte zein helduentzat). Banakako saioek ordubeteko iraupena izaten dute. Elkarri entzuteko eta elkarrekin lan egiteko eremua da, zeinaren helburua izango baita laguntza ematea pertsonari hobetu dezan eta ongizaterantz hurbildu dadin. Xede hori lortzeko, alderdi biek
    aurretik proposatutako helburuak lortu beharko dira. Terapiara datorren pertsonaren autonomia bilatzen da beti.
  • Bikote‑terapia. Terapia honen saioen helburua da bikoteari laguntza ematea gaur egun duten egoera aitor dezaten, oreka bilatzeko babesa emanez. Bikoteak, sistema gisa, hainbat etapa zeharkatzen ditu, eta, batzuetan, ez da kontu erraza norberaren eboluzioa errespetatuz etapa horietara doitzea. Komunikazioaren ebaluazioa eta bikotearen egitura funtsezko puntuak dira bikote‑terapian.
  • Familia‑terapia. Familia harreman‑sistema handia da, hainbat modutan egitura daitekeena. Helburu nagusietako bat da egitura hori ebaluatzea eta familiari laguntza ematea egitura uler dezan, horren xedea baita familian dauden eta familiakide guztiei ondoeza eragin diezaieketen jokabideak
    arakatu, ulertu eta hobetzea.
    Terapeutak laguntza aktiboa emango dio bai familiari, bai norbanakoari berari, eta, horrela, harreman‑molde berri eta sanoak sortu ahal izango dituzte, bai eta ongizatea hobetu ere.
  • Tailerrak. Zugan Psikologia kabinetearen tailerren helburua da hainbat tresna eta ezagutza ematea erabiltzaileei hainbat gairi buruz (eboluzio‑etapa, aitatasuna/amatasuna, gizarte‑trebetasunak,
    emozioak, norberaren hazkuntza, komunikazioa, gatazkak konpontzea…). Oinarri teoriko handia duten tailerrak eskaintzen ditugu, baina modu praktikoan lantzen dira, zorroztasun zientifiko eta teorikoa galdu gabe. Zugan Psikologian proposamen berekiak eta esklusiboak ditugun arren, aldi berean helburu zehatzen eta eskariaren araberako tailerrak egiten ditugu. Hona hemen tailerraren
    hartzaileak: nerabeak, gurasoak, ikastetxeak, institutuak, elkarteak eta instituzioak.